XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

40. Gerla ongi egin badaiteke laboraririk eta beste hobengaberik hunki gabe, ez dirudi haizu dela haiei ebastea.

Eta zer erran etsaien artean dabiltzan bidaiariez eta arrotzez?

41. Zuzengabeki hartu dituzten ontasunak, ez badituzte itzuli nahi etsaiek, eta kaltea jasan duenak ez badu berea biltzeko beste biderik aurkitzen, nolanahi egin dezake hobendunenganik, eta berdin hobengabeenganik.

42. Haurrak eta hobengabeak ez baldin badira ere hil behar, ez ote dira bederen preso eta esklabu eramaiten ahal?

43. Etsaiak ez baldin badu hitzartua begiratzen, eta hitza jaten badu, meniaren denboran edo gerlaren amaieran utzi dituen bahituriak erailtzea zilegi ote da?

44. Gerla batetako hobedun guziak erailtzea zilegi ote da?

45. Gerla batean gudukatzen diren guziak, hiri baten zaintzen edo erasotzen ari direnak, bereizkuntzarik gabe eta arriskuak irauten dueno, erailtzea zilegi da.

46. Garaitu ondoan, eta arriskua baztertua delarik engoitik, hobendunen erailtzea zilegi da.

47. Laidoaren zigorkatzeko bakarrik ez da beti zilegi hobendun guzien erailtzea.

48. Batzuetan zilegi da, eta baitezpadako ere, hobendun guzien erailtzea, fedegabeen kontrako gerlan bereziki.

Zer egin ordea giristinoen kontrako gerlan?

49. Hobendun direnez gero, presoak eta errendatu direnak erailtzea zilegi ote da?

50. Gerla zuzenean hartu direnak, hartu eta atxiki dituztenen ontasun bilakatzen ote diren?

Eta nola gerla zuzenean hartuak, hartzaleen ontasun bilakatzen diren, hauek zuzenkontra galduak eta hauen gerlako gastuak ordaintzen dituzten neurrian.